Hurrenkera egokian jarri


 

Testu bat osotu nahi dugu ondorengo paragrafoak erabilita. Ausartuko zara hurrenkera egokian jartzen? Saiatu ondoren, begiratu beherago soluzioa. / Queremos completar un texto utilizando los siguientes parágrafos. ¿Te atreverás a colocarlos en el orden adecuado? Tras intentarlo, mira la solución más abajo.

   Baina epaiketan egondako jendeak esan duenez, abokatuak sarritan hartu zuen lo juizioak iraun zuen sei egunetan eta lo-kuluxkak hamar minutukoak izaten ziren. Kontua da siestatxo horietako batzuk une erabakiorretan izaten zirela: proben aurkezpenean, fiskalaren galdeketan eta horrelakoetan.

    Hori dela eta, Texasko agintariek jendeak esandakoari jaramon egin eta epaia bertan behera utzi dute.

   Texasko agintariek epaia aurrera eraman nahi zuten kosta ahala kosta. Beraien esanetan, abokatuak lo hartzeak ez zuelako eraginik izan akusatuaren defentsan.

     Atzo Estatu Batuetako Texas lurraldean preso bat hiltzekoak ziren. Hori ez da berria, ezta? Baina, tira! Atzo, Calvin Yerol Burdini tokatu zitzaion baina, azkenean, bere aurkako hilketa epaia bertan behera utzi dute abokatuak lo hartu zuelako epaiketan.

 

 

Click to show
4/3/1/2

 

 

 

 

 

Última modificación: martes, 13 de diciembre de 2022, 12:41