Kontsumobidearen aholkuak

Kontsumobidek zenbait aholku eman dizkigu gure egunerokotasunean aldaketa txikiak egin ditzagun, epe luzera planetan alde handiak sortzen dituzten aldaketak. Esaterako: / Kontsumobide nos ha dado algunos consejos para que hagamos unos pequeños cambios en nuestro día a día, cambios que producirán grandes diferencias en el planeta a largo plazo. Por ejemplo:

AHOLKUA AZALPENA
Erosi tokiko produktuak: Erosi hurbileko eta sasoiko produktuak eta, hartara, ondasunek ez dute ibilbide luzea egin beharrik izango erosteko tokira iristeko.

Irakurri ondorengo aholkuak eta lotu bakoitza dagokion azalpenarekin. Ondoren, ariketa ondo egin duzun ala ez ikusteko, ikusi soluzioa: / Lee los siguientes consejos y une cada uno de ellos con la explicación que le corresponde. A continuación, para ver si has respondido correctamente, mira la solución:

AHOLKUAK AZALPENAK SOLUZIOA
1. BIRZIKLATU:
A. Produktu bat ez da ontziarengatik erosi behar; garrantzitsua da edukiagatik erostea eta bilgarri gutxien dituzten produktuak aukeratzea. Click to show
1.E
2. EMAN LEHENTASUNA EDUKIARI: B. Aztertu enpresak giza eskubideak errespetatzen  ote dituen, hau da, ekoizpen-prozesuan parte hartzen duten langileek lan-baldintza onak dituzten. Click to show
2.A
3. ZAINDU ERAGIN SOZIAL POSITIBOA: C. Erosi aurretik, kontuan izan etxean zer daukazun eta, ahal baduzu, eman bigarren bizitza bat. Luzatu produktuen bizi-zikloa. Click to show
3.B
4. BERRERABILI PRODUKTUAK: D. Produktu edo zerbitzu bat erosi aurretik, pentsatu benetan erosi behar ote duzun edo erosketa konpultsiboa ote den. Click to show
4.C
5. EROSI BAKARRIK BEHAR DUZUNA: E. Erosi ontzi itzulgarriak edo berrerabilgarriak. Click to show
5.D

Iturria: Kontsumobide aldizkaria. Moldatua.

Última modificación: martes, 13 de diciembre de 2022, 12:39