Gramatika

Atal honetan gaiari buruzko zenbait gramatika-ezaugarri aztertuko ditugu. En este apartado analizaremos diversos aspectos gramaticales relacionados con el tema.

.

Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik negar egin...? / ¿Por qué, por qué... llorar?

.

Kanta osoa entzuteko egin klik estekaren gainean / Para escuchar la canción haz clic sobre el enlace

.

Zergatik? galderaren erantzuna / Respuesta a la pregunta ¿por qué?

  Ikusi bideoa eta landu lexikoa koadernoan / Mira el video y trabaja el léxico en el cuaderno

.

Hasi betetzen gramatika-fitxak / Empieza a completar las fichas gramaticales

.

Aditz jokatua + -(e)lakoVerbo conjugado + -(e)lako

.

Honako adibide hauek ikusi eta ikasi ditugu ikasgai honetan  

A continuación, algunos ejemplos que hemos visto y aprendido en esta lección

.

Telebista berandura arte ikusten geratzen garelako.

... denean ibiltzen garelako gu berandu.

Abokatuak lo hartu zuelako epaiketan.

Ospitaletan behar izaten dutelako.

... alkoholemia-proba egin behar diotelako.

Partida irabazi dutelako.

.

.

Kausa eta ondorioa / Causa y efecto

.

Zergatik? galderaren erantzunak kausa adierazi ohi du, eta, jakina denez, kausarekin batera ondorioa azaltzen zaigu maiz, aurretik edo atzetik.

Begira ezazu irudi hau, kausa adierazten duena, eta gero egin klik ondorioa / consecuencia hitzen gainean.

La respuesta a la pregunta ¿Por qué? suele indicar la causa y, como es sabido, junto con la causa se nos presenta con frecuencia, delante o detrás de ella, la consecuencia o el efecto.

Observa esta imagen que indica la causa, y luego haz clic sobre las palabras ondorioa / consecuencia.

.

.

Click to show

Maskara erabili behar du / Tiene que usar mascarilla



.

.

  Audioak dituen irudia / Imagen con audios

Hurrengo irudiaren adibideetan lehen ondorioa azaltzen zaigu, eta gero kausa.

En los ejemplos de la siguiente imagen, se explican primero las consecuencias y luego las causas.

.

.

.

Zenbait aldaketa fonetiko gertatzen dira -(e)lako atzizkia aditz jokatuari eransten diogunean. ONsei ikastaroan azaldu genituen zein diren aldaketa horiek. Berriz ere ikusteko ireki ezazu beheko PDF hau Cuando añadimos el sufijo -(e)lako al verbo conjugado, se producen algunos cambios fonéticos, que se expusieron en el curso ONsei. Para repasar lo comentado en ONsei, abre el siguiente PDF:

.

.

.

Aditz jokatugabekoari -t(z)eagatik bukaeran erantsita

Adjuntando al verbo sin conjugar la terminación -t(z)eagatik

.

Honako adibide hauek ikusi eta ikasi ditugu ikasgai honetan  

A continuación, algunos ejemplos que hemos visto y aprendido en esta lección

.

(Preso hartu dute) gaiztakeriak egiteagatik.

Zerrak hortzak izateagatik.

.

.

Jakina, jokatugabeko forma hauetan guztietan ez da markatzen aditzaren denbora edo aspektua; beraz, perpaus nagusiaren denborak edo aspektuak aginduko du. Por supuesto, en todas estas formas no conjugadas no se marca el tiempo o el aspecto verbal, por lo que será el tiempo o el aspecto de la oración principal el que mandará.

.

Preso hartu dute, gaiztakeriak egiteagatik.

Preso hartu zuten, gaiztakeriak egiteagatik.

Preso hartuko dute, gaiztakeriak egiteagatik.

...

.

.

Nolako galdera, halako bukaera erantzunean 

La pregunta condiciona el final verbal en la respuesta

.

Ikusi, adibidez, ON programaren aurreko ikastaroetan ikusi eta ikasi ditugun honako hauek

Observa estos ejemplos que hemos visto y aprendido en los cursos del programa ON

  Audioa eta testuak dituen irudia / Imagen con audio y textos

Egin ezazu klik irudiaren gainean erantzunak ikusteko eta audioa entzuteko 

Haz clik sobre la imagen para leer los textos y escuchar el audio

.

.

.

Zer? aldatzea (aldatu)
Zertan? bazkaltzen (bazkaldu)
Zertara? afaltzera (afaldu)
Zertarako? jateko (jan)
Zergatik? edateagatik (edan)

.

.

bait- edo -eta aditz jokatuei erantsi / Añadir bait- o -eta a los verbos conjugados

.

ONzazpi-n azaldu genuen bezala, maiz erabiltzen ditugu bait- eta -eta aditz jokatuei loturik, azalpenetan ñabardurak eransteko. Askotan, kausa adierazteko

Ireki ezazu PDF hau, gogoratzeko ONzazpi ikastaroan landu genuena.

Como ya explicamos en ONzazpi, también utilizamos con frecuencia bait- y -eta unidos a los verbos conjugados, para añadir matices en las explicaciones. Muchas veces, para señalar la causa.

Abre este PDF para recordar lo que trabajamos en el curso ONzazpi.

.

.

.

Konparazio esaldiak / Oraciones comparativas

baino ...-agomás que

.

 

.

Hermoso-a o feo-a,

grande o pequeña-o,

delgado-a o gruesa-o,

depende del ojo que mira.

.

  Entzun audioak eta landu lexikoa koadernoan / Eschucha los audios y trabaja el léxico en el cuaderno

.

Nolakoa da...? / ¿Cómo es...?

Nolakotasunezko konparazioa / Comparando cualidades

.

Desberdintasunezko konparazioetan, batzuetan nolakotasuna alderatzen da, eta nolakotasuna adjektibo eta adberbioen bidez azaltzen da: 

indartsu(agoa) / ahul(agoa)

altu(agoa) / baxu(agoa)

zaharr(agoa) / gazte(agoa)

azkarr(agoa) / motel(agoa)

.

En las comparaciones de desigualdad, a veces se compara la cualidad, y ésta se expresa por adjetivos y adverbios:

indartsu(agoa) / ahul(agoa) (más fuerte/débil)

altu(agoa) / baxu(agoa) (más alto-a/bajo-a)

zaharr(agoa) / gazte(agoa) (más viejo-a/joven)

azkarr(agoa) / motel(agoa) (más rápido-a/lento-a)

Ordena nahiko askea bada ere, baditu ezaugarri finko batzuk, kolore urdinez eta berdez azpimarratu ditugunak:

Aunque el orden es bastante libre, tiene algunas características fijas que hemos subrayado con los colores azul y verde:

.

Miren Ainhoa baino altuagoa da.

Andoni baino indartsuagoa da Kepa.

Zaharragoa da Elene Ane baino.

Mikel Julen baino azkarragoa da.

.

Konparagai bat baino partikulari estu-estu loturik dator beti.

Uno de los elementos de la comparación va unido directamente a la partícula baino.

.

Konparagaiaren eta baino partikularen artean aditz baten elipsia gertatu da; horregatik agertzen dira estu-estu lorturik, bloke baten moduan:

Entre el objeto y la partícula de la comparación baino se ha producido la elipsis de un verbo, de ahí que aparezcan estrechamente ligados, como un bloque:

.

... Ainhoa (den) baino (altuagoa)...

Andoni (den) baino (indartsuagoa)...

... Ane (den) baino.

... Julen (den) baino...

Nolakoa...? galderari erantzuten dion adjektiboa edo adberbioa + -ago(a) aditz nagusiari loturik dator beti.

El adjetivo o adverbio + -ago(a) que se utiliza para responder a la pregunta ¿Cómo...? va unido al verbo principal.

. 

Bigarren bloke hau ere aurrean, erdian edo bukaeran joan daiteke:

Este segundo bloque también puede ir delante, en el centro o al final:

.

... altuagoa da.

... indartsuagoa da...

Zaharragoa da...

... azkarragoa da.

.

Zenbat... gehiago / gutxiago... baino?¿Cuánto... más / menos que...?

Zenbatasunezko konparazioa / Comparando cantidades

.

Zenbatasunezko konparazioetan izena lotzen zaio baino partikulari, bloke moduan, eta "du / ditu..." tankerako aditzak erabiltzen dira gehienetan: En las comparaciones de cantidad se asocia un nombre a la partícula baino, en forma de bloque, y en la mayoría de los casos se utilizan verbos del tipo "du/ditu...":

.

Ate gehiago ditu lantegiak baserriak baino.

Beldur gutxiago du Josebak Anderrek baino.

.

Bi ohar egin behar dira oraingo honetan:

• Aurrekoan bezala, oraingo honetan aditz baten elipsia gertatzen da baino partikularen aurretik.

Baino gehiago / baino gutxiago da kontzeptu nagusia, zenbatekotasuna adierazteko.

Hay que hacer dos observaciones en esta ocasión:

     • Como en el caso anterior, en esta ocasión también se produce la elipsis de un verbo antes de baino.

     • Baino gehiago / baino gutxiago es el concepto general para indicar la cuantía.

.

Ate gehiago ditu lantegiak baserriak (dituen) baino.

Beldur gutxiago du Josebak Anderrek (duen) baino.

.

.

Ireki ezazu hurrengo PDFa, ONbi ikastaroan ikasitako Goren graduko konparazioak gogoratzeko.

Abre el siguiente PDF para recordar las comparaciones de Grado Superior aprendidas en el curso ONbi.

.

.

.

Askoz ere... -ago baino / Múcho más ... que...

.

Konparazio batean aldea nabarmentzeko askoz ere erabiltzen da maiz. A menudo utilizamos askoz ere para destacar la diferencia en una comparación.

.

Askoz ere ate gehiago ditu lantegiak baserriak baino.

Askoz ere beldur gutxiago du Josebak Anderrek baino.

Miren Ainhoa baino askoz ere altuagoa da.

Andoni baino askoz ere indartsuagoa da Kepa.

Askoz ere zaharragoa da Elene Ane baino.

Mikel Julen baino askoz ere azkarragoa da.

 

Última modificación: lunes, 12 de diciembre de 2022, 12:59