Argibideak
ADITZ LAGUNTZAILEAK
On Kixoteren laguntzaile fina,

Santxo
On Kixotek ezezik, aditzak ere badu laguntzailea
|
Lehen aipatu dugunez, aditzaren bidez informazio asko ematen dugu; hortaz, aditzak askotan laguntza behar izaten du, eta ez txikia, eman behar duen informazio guztia emateko. Aditz laguntzaileak pertsonen, gauzen eta denboraren berri ematen digu. Beraz, euskarazko aditz laguntzailea oso aberatsa da, besteak beste gauzen eta pertsonen arteko harremanak agerian uzten baititu. Laguntzaileak lau multzotan banatzen dira:
Izan aditzaren formak erabiltzen dira: naiz, zara, gara, ginen, ziren...
Adizki hauek erabiltzen dira: zait, zaigu, zaio, zaizkit, zitzaigun, zitzaizkien...
Ukan aditzaren formak erabiltzen dira: dut, duzu, dute, ditu, ditugu, genuen, zenituen...
Tankera honetako adizkiak erabiltzen dira: diot, diogu, dizkizugu, genizkion, zenioten...
|
.
| ARIKETA |
| Bete hutsuneak 4.7 |
