ARAZI
|
Idiak behartu gabe,

idi-probarik egin daiteke?
|
Entzun kanta hau:

|
"... ezkontarazi gaituzte...". Bukaeran -arazi duten aditzak arazleak deitzen dira, eta zer edo zer egitera behartzen duten aditzak dira:
- Arropa guztia erantzarazi diote = ... eranztera behartu dute.
Aditz arazleak sortzeko bi bide nagusi ditu gaur egun, euskarak:
|
Aditz bati arazi erantsi eta, tarterik utzi gabe, forma arazlea sortuko dugu. Honako hauek hartu behar dira kontuan: |
- adierazi: salbuespena da, arazi beharrean erazi baitu.
- ekarrarazi, ekarrarazten, ekarraraziko: aspektuaren marka arazi aditzak hartzen du.
- ibili + arazi = ibilarazi; lizundu + arazi = lizunarazi. Aditzak –du edo –i bukaeran badu, ia-ia beti kentzen zaio bukaera hori eta zuzenean eransten da arazi.
- sortarazi / sorrarazi; agertarazi / agerrarazi...: bukaeran -t duten aditzen kasuan, bi aldaerak hartzen dira zilegizkotzat.
- aldarazi, jokarazi, obligarazi...: arazi-ren aurreko aditza -a bokalez amaitzen bada, a biekin bat egiten da.
|
Horrenbestez, nola beharko luke? ezkontarazi edo ezkonarazi?
Izena + egin erako aditz konposatuak eragin aditzaz baliatzen dira forma arazleak sortzeko, batez ere mendebaleko hizkeretan: |
- lo eragin, berba eragin...
Ez dugu ahaztu behar, antzinan -ra- artizkia erabiltzen zela aditz arazleak sortzeko:
- egin > eragin; ikasi > irakatsi; eman > eraman...
Gaurko egunean, ordea, ez da erabiltzen -ra- tarteko hori zeregin horretan, eta antzinan horrela sortutako aditzek galdu dute, gehien-gehienetan, aditz arazleen esanahia eta kutsua.
|
|
Aditz arazleak eta aditz laguntzaileak
Aditz arazleen laguntzaileak aldatzen dira: Nor motako adizkiak, Nor-Nork bihurtzen dira; eta, Nor-Nork motakoak, Nor-Nori-Nork:
- Goizean goiz jaiki da Mikel, mendira joateko.
- Goizean goiz jaikiarazi dute gurasoek Mikel, mendira joateko.
- Etorriko dela esan du Anderrek.
- Etorriko dela esanarazi diote Anderri.
|
Kantaren letra irakurri nahi baduzu:
"Primaderako liliak" kantaren letra
.
Azken aldaketa: asteartea, 2019(e)ko ekainaren 25(e)an, 12:27(e)tan