ESTILO NOMINALA

Berdinak al dira?



 

Berdinak izan daitezke, baina nork asmatuko luke lehen begiratuan berdinak direla? Esamolde artistikoak ez luke sarbiderik izan beharko Justizia Administrazioko testuetan.

 

Administrazioan estilo nominalerako joera handia dago. Aditza erabili beharrean, askotan, aditza izen bihurtzen dugu, eta beste aditz bat erabili behar izaten dugu perpausa osatzeko. Ondorioz, perpausa luzatu egiten dugu eta kontzeptuak modu abstraktuagoan eman. Idazkera hori baztergarria ez bada ere, neurriz erabili behar da, gehiegikerietan erori gabe. Hona hemen adibide batzuk:

 

Ebazpenaren kontsulta eta prestakuntza prozedurarekin bat etorriz, OMBk, TMEk eta Vodafonek 12 hilabetetik 18ra luzatu zituzten sustapen tarifei edo terminalen diru-laguntzei uztartutako iraupen konpromisoak.

 

Ez al da  ulergarriagoa honako hau? Ondorengo testu honetan, izenak aditz bihurtu ditugu eta, horregatik, soberan gelditu da uztartu aditza:

Ebazpenaren kontsulta eta prestakuntza prozedurarekin bat etorriz, OMBk, TMEk eta Vodafonek 12 hilabetetik 18ra luzatu zituzten iraupen konpromisoak, sustatutako tarifentzat edo diruz lagundutako terminalentzat.

Hona beste adibide batzuk:

Interesduna arduratuko da dokumentazioaren kudeaketaz.

Interesdunak kudeatuko du dokumentazioa.

Interesdunak dokumentazioa gordetzeko ardura izango du.

 

Fiskaltzak aurtengo proiektuen berehalako aurkezpena eskatu du.

Fiskaltzak aurtengo proiektuak berehala aurkezteko eskatu du.

 

Aholkulari juridikoek gutxienez sei hilabete beharko dituzte programa honetako baliabide guztien egiaztapenerako.

Aholkulari juridikoek gutxienez sei hilabete beharko dituzte programa honetako baliabide guztiak egiaztatzeko.

 

 Hona hemen adibide horien ildotik jarraitu beharreko araua:

Dokumentazioaren kudeaketa (Zeren kudeaketa) > Dokumentazioa kudeatu (Zer kudeatu)

.

ARIKETA
Aukeratu egokiena 3.16
Azken aldaketa: ostirala, 2019(e)ko ekainaren 14(e)an, 10:27(e)tan