Argibideak
ORDUAK
|
Ondorengo abestia entzuten ari zaren bitartean, asmatuko al zenuke esaten zer ordu den bideoko erlojuan? Tik-tak-tik-tak-tik-tak... |
|
Hauxe da bideoan ikusten den ordua:
|
![]() |
Ez kezkatu, oso erraza baita. Orri honetan ikasiko dugu: • Orduak esaten eta letraz idazten. • Orduak zenbakitan adierazten. • Eguneroko hainbat esapide erabiltzen. |
|
1) Hona hemen oinarrizko formak: • Ordu osoak: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak... • Erdiak: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, sei eta erdiak... (*sei t'erdiak) • Laurdenak: • ordu bat eta laurdenak/ordu bata eta laurden, hiru eta laurdenak/hirurak eta laurden... • bederatziak laurden gutxi/bederatziak laurden gutxiago... • Minutuak: • hirurak eta hogei, seiak eta hamar... • hamabiak hogei gutxi/hamabiak hogei gutxiago, hirurak hamar gutxi/hirurak hamar gutxiago...
2) Beste forma guztiak aurrekoetan oinarritzen dira: • Zer ordutan zabalduko dituzte ateak? Hiruretan, hirurak eta laurdenean, hiru eta erdietan, hirurak laurden gutxitan/gutxiagotan, hirurak eta hogeian... • Zer ordutatik zaude hemen? Hiruretatik, hirurak eta laurdenetatik, hiru eta erdietatik, hirurak laurden gutxitatik/gutxiagotik, hirurak eta hogeitik...
Orduei buruz, Euskaltzaindiak emandako araua ikusteko, sakatu hemen. |
|
• Ordu osoak: -etan erabilita. Salbuespena ordu bata da: 01:00ean 09:00etan 22:00etatik 23:00etara...
• Laurdenak: -ean erabilita idatziko ditugu: 05:15ean (bostak eta hamabostean, bostak eta laurdenetan)
• Erdiak: -ean erabilita: 5:30ean (honela irakurtzen da: bostak eta hogeita hamarrean, bost eta erdietan) • Minutuak: -(e)an erabilita: 05:05ean (bostak eta bostean) 05:20an (bostak eta hogeian) |
|
• Dena letraz: Eguerdiko hamabietan • Zenbakiz: 12:00etan • Erdi bidea erabilita: Eguerdiko 12:00etan |
|
|
Zazpi-zazpietan egon beharko dut. Bestela, ez naute hartuko. Ordu zehatza dela adierazteko. |
![]() |
Ez dakit ziur zer ordutan baina hamabiak inguruan heldu zen bilerara, denak alde eginda zeudenean. Gutxi gorabeherako ordua adierazteko. |
![]() |
Hamaikak jotzeko daude. Hasiko gara? Ordua izateko denbora gutxi falta dela adierazteko. |
![]() |
Hamarrak eta hamar pasata dira. Honezkero ez da agertuko. Esaten den ordutik minuturen bat pasatu dela adierazteko. |
![]() |
Bederatzi eta erdietan etorriko da, bost minutu barru. Zerbaitetarako zenbat denbora falta den adierazteko. |
| ARIKETAK | |
| Aukeratu dagokiona 1. 14. | Bete hutsuneak 1. 15. |








